Home > OHIKO GALDERAK

OHIKO GALDERAK

Zer da Sortu eta Play?

Sortu eta Play, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak sortutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Egitasmoaren helburu nagusia, euskaraz jarduten duten sortzaile gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da, euskal youtuber eta streamer figurak indartzearren.

Sortu eta Play-k bi baliabide eskaintzen ditu: ikus-entzunezko ekoizpenak gauzatzeko gakoak biltzen dituzten bideoak eta Komunitatea edo Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea.

Zer da Komunitatea edo Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea?

Komunitatea edo Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea, Sortu eta Play proiektuaren webgunean kokatuta dagoen euskarazko bideo edukiak biltzeko espazio bat da.

Sortu etaPlay komunitateko kide guztiek bideoak partekatzeko aukera dute, norberak edo besteek egindakoak. Bideoak kategorien arabera daude sailkatuta hauetara erraz iritsi ahal izateko. Gainera, erabiltzaileek bideoak iruzkindu eta baloratu ditzakete.

Nola eman dezaket izena Sortu eta Play komunitatean?

Izena emateko beharrezkoak diren gauza bakarrak erabiltzaile izena eta posta elektroniko helbidea dira.

Sortu eta Play webguneko goialdean eskubialdean «Erregistratu» esteka aurkituko duzu. Bertan klik egin eta eskatzen zaizun informazioa bete behar duzu. Prozesu hau urratsez urrats ikus dezakezu Sortu eta Play-ko lehen bideoan.

Nola pertsonaliza dezaket nire profila?

SortuEtaPlay komunitatean izena eman ondoren zure erabiltzailarekin sartu behar zara «Sartu» estekan klik eginez (webgunearen azaleko goiko eskuinaldean). Erabiltzaile izena eta pasahitza sartuta, «Aukerak» sakatu behar duzu zure profileko informazioa osatzeko edo aldatzeko.

Honi buruzko xehetasunak ikusiko dituzuko Sortu eta Play-ko lehen bideoan.

Nola sor ditzaket youtuber edo streamer formatuko bideoak?

Sortu eta Play egitasmoak, bideoak sortzeko gakoak eskaintzen ditu. Tutorial hauetan, Interneten euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko urratsak aurkezten ditugu. Besteak beste, honakoak dira lantzen ditugun gaiak: bideoak igotzea, euskara eta internet, hardware-a, bideo editoreak, streaming-ak, grabazioaren prestaketa, bideoaren diseinua eta kamera aurreran hitz egiteko teknikak.

Bideo hauetan hainbat programa eta sistema aipatzen ditugu, baina gure gomendioa sofware librearen alde egitea da.

Non ikus ditzaket Sortu eta Play proiektuko bideo-tutorialak?

Guztira zortzi bideo prestatu ditugu eta guztiak Sortu eta Play webguneko “BIDEO-TUTORIALAK” atalean aurkituko dituzu; baita Sortu eta Play-ko Youtube katean ere.

Nola parteka ditzaket nik edo beste sortzaileek jarritako bideoak?

Sortu eta Play komunitatean izena eman ondoren, zure erabiltzailarekin sartu behar zara. Ondoren, “Komunitatea” ataleko dagokion kategorian sartu eta nahi duzun bideoaren barruan sartu behar zara. Hautatu duzun bideoaren azpian, bideoa nahi duzun sare sozialean partekatzeko aukera duzu, dagokion sare sozialaren ikonoan klik eginez (Facebook, Twitter, Linkedin…).

Argitalpena: 2020ko abenduaren 17a

Partekatu
Theme developed by ThemeStash - Premium WP Themes and Websites