Home > GLOSARIOA

GLOSARIOA

Bideo edo musika editorea

Irudiak eta/edo soinuak editatu, moztu, moldatu eta efektuak eta transizioak gehitzeko erabiltzen den programa. Adibidez, Openshot bideo editorea eta Reaper audio editorea.

Bideo tutoriala

Ekintza konkretu bat gauzatzeko jarraibide sorta bat eskaintzen duen bideoa. Adibidez, ordenagailu bat muntatzeko bideo tutoriala.

Eduki sortzailea

Interneten kontsumitzeko edukiak sortzen dituen pertsona. Edukien tipologia orotarikoa izan daiteke: bideoak, audioak, argazkiak, testuak…

Etiketa

(Ingelesez tag) Sarean eduki bat partekatzerakoan hau identifikatzeko erabiltzen den hitz sorta. Normalean, eduki plataformek espazio zehatz bat eskaintzen dute hauek kokatzeko, baina deskribapenean ere sar ditzakegu esaterako, traola moduan. Adibidez, «tutoriala» «euskara» eta «argiztapena».

Erreprodukzio zerrenda

Ikus-entzunezko plataforma batean aurkitu daitekeen bideo bilduma. Erabiltzaileak bere bideoak edota gustoko besteen bideoak batzeko erabiltzen da. Edukiak tematikoki biltzeko erabili daiteke.

Freeware

Dohainik eskuratu daitekeen softwarea.

Gameplay

Bideo-joko baten partida aurkezten duen bideoa. Hau zuzeneko emisio batetik sortutako irudiekin egituratu daiteke edota bideo plataforma batera igotzeko bereziko jokatutako partida batean. Bideo-jokalaria webcamaren bitartez agertu daiteke edo ez, baina normalean honen ahotsa aurkeztu egiten da.

Gamer

Bideo-jokoak gustuko dituen pertsona edota sarean bideo-jokoei lotutako edukiak partekatzen dituena.

IKT-ak

Informazio eta komunikazio teknologiak hitzen akronimoa. Honako kontzeptuak barneratzen ditu: informatika eta sistema digitaletako tresnak, komunikazio digitaleko zerbitzuak eta teknologiari lotutako gizarte modernoaren beharrak eta teknologiaren erabilera aurreratuak.

Influencer

Sareko edukiak partekatzeagatik eta audientzia handi batean eragiteagatik nabarmentzen den sortzailea. Ez du zertan bideo edo ikus-entzunezkoei lotuta egon behar. Normalean, eduki mota batean gailentzen da, adibidez, bidaiak, gastronomia, makillajea, musika, bideo-jokoak, artea…

Katea

Ikus-entzunezko plataforma bateko erabiltzaile baten orri nagusia. Bertan sortzailearen oinarrizko datuetaz gain bere edukiei sarbidea aurkezten da.

Metadatuak

Sarean eduki bat partekatzerakoan hau identifikatzeko erabiltzen den kontzeptu sorta. Besteak beste, etiketak eta deskribapena metadatu mota bat dira.

OBS Studio

OBS Open Broadcaster Softwaren akronimoa da. Ikus-entzunezko grabazioak eta zuzenekoak egiteko software librean oinarritutako programa da. Esaterako Twitch edo YouTube plataformara konektatu daiteke zuzeneko irudi jarioren errealizazioa egiteko.

Sare sozialak

Informazioa eta edukiak zabaltzeko Interneteko plataformak dira. Sare sozial mota desberdinak daude eta bakoitza eduki mota batera bideratuta dago. Adibidez, Twitter microbloggin, Facebook pertsonala, Instagram irudiak.

Software askea/librea

Erabiltzaileak molda dezakeen ordenagailu edota gailu digitaletan erabiltzeko softwarea. Kode irekian oinarritzen denez, erabiltzaileek kodea hobetu edota beraien beharretara moldatu dezakete. Ez du zertan dohainekoa izan behar. Adibidez, OBS Studio errealizazio programa eta Openshot eta Shotcut bideo editoreak.

Software jabeduna/pribatiboa

Software askearen kontrakoa. Kode-itxiarekin aurkezten da eta aldaketak egitea eta honen banaketa mugatuta edo ezinezkoa da. Ez du zertan ordaindupekoa izan behar.

Sortzaile amateur/ez-profesionala

Enpresa batentzat lan egiten ez duen sortzailea edota bere jarduera burutzeko ikasketak ez dituena. Askotan, irabazi nahirik gabe zabaltzen dituzte beraien edukiak sarean.

Sortzaile profesionala

Enpresa batentzat lan egiten duen edota bere jarduera burutzeko ikasketak dituen sortzailea.

Traola

Hainbat sare sozialetan metadatu bezala edukiak identifikatu eta iragazteko erabiltzen den hitza. Hitz hau beti # ikurraren atzean agertzen da (# ikurra euskaraz traola izena dauka).

Streamer

Sareko plataformen bitartez zuzeneko ikus-entzunezko jarioak egiten dituen sortzailea. Emisio hauek zuzeneko bideo-joko partidak, kontzertuak, marrazketak, solasaldiak… izan daitezke.

Twitch

Zuzeneko ikus-entzunezko jarioak egiteko sareko plataforma.

Youtube

Bideoak igo eta partekatzeko sareko plataforma.

Youtuber

YouTube edota bestelako bideo plataformetan kontsumitzeko bideoak burutzen dituen sortzailea. Normalean eduki edo gai konkretu bat lantzen du.

Argitalpen data: 2020ko abenduaren 17a

Partekatu
Theme developed by ThemeStash - Premium WP Themes and Websites