LEGE OHARRA
ONGI ETORRI SORTU ETA PLAY WEBGUNERA MESEDEZ, ARRETAZ IRAKURRI WEB GUNE HAU ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK. WEB GUNE HAU ERABILTZERAKOAN, BALDINTZA HAUEK ONARTU DITUZULA ARI ZARA ADITZERA EMATEN. ONARTZEN EZ BALDIN BADITUZU, ARREN EZ EZAZU WEB GUNE HAU ERABILI.
ERABILTZEKO BALDINTZAK ETA ONARPENA
Sortu eta Play gunea erabiltzerakoan, ERABILTZAILE bihurtzen zara. Gunea eta bertako edozein produktu, eduki eta zerbitzu erabiltzerakoan, inolako erreserbarik gabeko ONARPENA ematen ari zara, erabiltzaile zaren aldetik, produktu, eduki eta zerbitzu horiek eraentzen dituzten baldintza guztiei. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak jakinarazten dizu zenbait eduki, zerbitzu edo/eta produktu BALDINTZA BEREZI batzuen pean egon daitezkeela, eta, aurrez zure jakinaren gain jarririk, kasuan kasu, hemen jasotako baldintza orokorrak ordezkatuko eta/edo aldatuko dituztela. Eduki, produktu eta zerbitzu horietan sartzen zarenean eta erabiltzen dituzunean, sartzeko unean existitzen diren eta baldintza orokorretan jasota dauden baldintza bereziei zure ONARPENA ematen diezula ari zara aditzera ematen. Baldintza orokorretan eta baldintza berezietan jasotako termino eta baldintzen artean inolako kontraesanik sortuko balitz, azken hauetan akordatutako baldintzak gailenduko dira beti termino bateraezinen kasuan, eta betiere araudi berezi horren pean dauden eduki, zerbitzu eta/edo produktuei dagokienez bakarrik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak edozein unetan, eta aurrez horren berri eman beharrik gabe, aldatu ahal izango ditu bere produktu, eduki eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak, eta baldintza berriak sartu. Arren, aldiro-aldiro berrikus itzazu termino eta baldintzak. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak bere eduki, produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen modu berean eskaintzen ditu.
GUNEAREN EZAUGARRIAK
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, ERABILTZAILE zaren aldetik, on-line baliabide multzo zabal bat erabiltzeko aukera ematen dizu GUNEAren bidez, honakoak besteak beste: Informazio zerbitzuak. GUNEAk informazio mota desberdin ugari eskaintzen dizkizuten zerbitzuak jartzen ditu zure eskura. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak beretzat gordetzen du GUNEAren aurkezpen eta konfigurazioa aurrez jakinarazi beharrik gabe edozein unetan aldatzeko eskubidea, eta baita bere edukiak, produktuak eta zerbitzuak ere. Erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak edozein unetan eten, desaktiba edota ken dezakeela bere GUNEko edozein zerbitzu, produktu eta/edo eduki. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa saiatuko da Sortu eta Play beti erabilgarri eta eskuragarri egoten, baina gerta daiteke helbideak aldatzeko, konexio berriak ezartzeko edota GUNEA eguneratzeko denbora batean etenaldiren bat egin behar izatea, aipaturiko lanak burutu bitartean.
ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK
Erabiltzaile zaren aldetik, GUNEA arduraz eta modu egokian erabili behar duzu. Ez duzu GUNEA legearen, moralaren zein ohitura onen aurkako jarduerak egiteko erabiliko, ez eta legez kanpoko ondorioak dituzten, debekatuta dauden edota hirugarren eskubide eta interesak kaltetzen dituzten jardueretarako ere. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango gisa horretako ekintzetatik erator litezkeen ondorioei dagokienez. Erabiltzaile zaren aldetik, GUNEA helburu pribatu eta partikularrekin erabiliko duzula aitortzen eta onartzen duzu. Espresuki debekatuta dago GUNEko eduki, zerbitzu eta produktuak zeure enpresa jarduera gisa erabili edo txertatzea. Erabiltzaile zaren aldetik, ezin dituzu aldatu edo manipulatu ez ©-ren aipamenak, ez Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren jabetza intelektual eta/edo industrial eskubideak, ez eta GUNEAn agertzen diren edukien titularrak zein babeserako gailu teknikoak adierazten dituzten gainerako datuak.
BERMEEN BAZTERKETA
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ez du inongo kasutan GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukien gaineko berme inplizitu zein espliziturik ematen, eta ezta GUNEAri berari dagokionez ere. Hori horrela, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ez ditu, besteak beste, eta adibide gisa, honakoak bermatzen: GUNEA, bere edukiak, produktuak eta/edo zerbitzuak uneoro eta edozein lekutan xedagarri egongo direla. GUNEra, bere edukietara, produktuetara eta zerbitzuetara uneoro etenik gabe sartu ahal izateko aukera egongo dela. GUNEko eduki, produktu eta zerbitzuen kalitate, interoperabilitate, kantitate eta funtzionalitate mailak. GUNEko eduki, produktu eta zerbitzuak egokiak izango direla helburu partikular eta/edo jakin baterako. Edukiak egiazkoak, zehatzak, osoak, legezkoak, fidagarriak, eguneratuak eta erabilgarriak izango direla. GUNEAren bidez eskaintzen diren eduki edo zerbitzuetan ez dela birusik edo bestelako elementu kaltegarririk egongo. GUNEAren bidez gorde eta transmititutako datuetara edo eskaintzen dituen zerbitzuetara baimenik gabe sartu eta/edo hauek aldatu ahal izatea. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, baldintza berezietan espresuki adierazten denean salbu, ez du parte hartzen hirugarrenek GUNEAren bidez edo GUNEtik kanpo hornitzen dituzten produktu, eduki eta/edo zerbitzuen prestazioan. Ez du, ezta ere, beren legezkotasun, zehaztasun, egiazkotasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun, autentikotasun eta/edo erabilgarritasuna gainbegiratzen edo kontrolatzen, eta beraz ez du hauen gainean inolako bermerik ematen.
ERANTZUKIZUNA
Erabiltzaile zaren aldetik, jakinaren gain zaude eta zeure borondatez onartzen duzu GUNEA, zerbitzuak, edukiak eta produktuak zeure erantzukizunpean erabiltzen dituzula. Beraz, eta lege batek inperatiboki erantzukizuna mugatzea debekatzen duen kasuetan salbu, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ez du inolako erantzukizunik erabiltzailearen edo bezeroaren aurrean GUNEra sartu eta GUNEA bera, bertako produktuak, edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari dagokionez. Kasu bakar batean ere ez da lortu gabeko irabaziengatiko konpentsaziorik emango. Besteak beste, eta adibide gisa, hona zein kasutan geldituko den Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa erantzukizunetik salbuetsita: GUNEA, bere edukiak, produktuak eta/edo zerbitzuak ez daudenean xedagarri eta erabilgarri. GUNEra eta bere produktu, zerbitzu eta/edo edukietarako sarbidea eten, eseki edo kantzelatu egiten denean. GUNEAren eta bere produktu, zerbitzu eta/edo edukien kalitate maila, interoperabilitatea, kantitatea eta funtzionalitatea ez direnean betetzen. GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukiak ez daudenean helburu partikular eta/edo zehatz baterako egokituta. Edukiak ez izatean egiazkoak, zehatzak, osoak, legezkoak, fidagarriak, eguneratuak eta erabilgarriak. GUNEko edukietan edo GUNEAk eskainitako zerbitzuetan birusak edota beste elementu kaltegarriren bat egotean. GUNEAren bidez gorde eta transmititutako datuetara edota eskaintzen dituen zerbitzuetara baimenik gabe sartzean eta/edo hauek aldatzean. Hirugarrenek GUNEAren bidez edo GUNEtik kanpo hornitzen dituzten produktu, eduki eta/edo zerbitzuak ez direnean legezkoak, zehatzak, egiazkoak, egokiak, kalitatezkoak, fidagarriak, autentikoak eta/edo erabilgarriak. Besteak beste, eta adibide gisa, honako hauek sorturiko kalteengatik:
- Eduki, zerbitzu eta/edo produktuak transmititu, hedatu, xedatu, jaso edo horietara sartzearen ondorioz jabetza intelektual eta industrial eskubideen, pertsonalitate eskubideen eta hirugarrenei eragiten dien beste ororen
- Lehiaketa desleiala eta/edo legez kanpoko
- GUNEko zerbitzu, produktu edo edukien bidez edo hauetan sartzearen ondorioz zabaldutako edo eskuratutako produktu, zerbitzu eta/edo edukietako bizio eta IV. GUNEko zerbitzu,
produktu edo edukien bidez edo hauetan sartzearen ondorioz hirugarrenek ez betetzea edo oker betetzea bereganatu dituzten betebeharrak. Erabiltzaile zaren aldetik, jabetzen zara eta zeure borondatez onartzen duzu produktu, zerbitzu eta edukien hornitzaile den hirugarrena, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundaziotik eta GUNEtik kanpo dagoena, dela bere produktu, eduki eta zerbitzuak zure esku ipini izatetik sor litezkeen kalteen erantzule bakar eta esklusiboa. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ez du bermatzen GUNEtik bertatik loturen (link-en) bidez bisita ditzakezun hirugarrenen guneetan eskura dituzun eduki, produktu eta zerbitzuen xedagarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna zein egiazkotasuna. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ez ditu aipaturikoak eskaintzen, ez komertzializatzen, ez beren gainean inolako kontrolik gauzatzen, eta ez du horien gainean inolako erantzukizunik hartzen.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu GUNEko elementuak, bertako edukiak eta/edo zerbitzuak, bere egitura, sekuentzia, antolaketa, edukien aurkezpena, datu baseak eta hauekin lotuta erabiltzen diren ordenagailu programak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrial eskubideen babesean daudela. Horrela, eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren edo titular diren hirugarrenen baimena jasotzean edota legalki baimenduta zaudenean salbu, erabiltzaile zaren aldetik zure beharretarako bakarrik erabili ahal izango dituzu GUNEA eta zerbitzuak erabiltzearen ondorioz eskuratzen dituzun material, elementu eta informazioa. Ezin izango dituzu, ez zuzenean ez zeharka, zerbitzuak zein beren bitartez eskuratutako material, produktu eta informazioa komertzialki ustiatu. Erabiltzaile zaren aldetik, ezin izango duzu kendu GUNEAn agertzen diren Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren edota hirugarrenen eskubideak (jabetza industriala, intelektuala edo beste edozein eskubide) identifikatzen dituzten zeinuak.
URRAPENAK JAKINARAZTEKO PROZEDURA
Edukiak kopiatu egin direla eta GUNEan sarbidea duten leku batean daudela ikusiko bazenu, jabetza intelektual edo bestelako eskubideak urratzen dituztela, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren zerbitzuarekin jarri beharko duzu harremanetan, asmoz@asmoz.org, helbide elektronikoan edota Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren helbide sozialean, honako informazioa emanez: Erreklamatzailearen edota, bere kasuan, bere izenean eta bere ordez jarduteko baimenduta dagoen pertsonaren izen-abizenak, nortasun agiri nazionala, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Ustez legez kanpokoa den jarduera eta, ustez jabetza industrial edo intelektual eskubideak urratu baldin badira, babestuta dauden edukien eta beren kokapenaren deskribapen zehatza. Espresuki zera adierazi behar da: (a) eskubideak urratu izanari buruzko informazioa zehatza eta egiazkoa dela, eta deklaratzailea babesturik dauden eskubideen titular legitimoa dela, eta (b) egin den esplotazioa legez kanpokoa dela eta eskubideak urratzen dituela.
DATU PERTSONALAK
GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukiren bat erabiltzeko edo beraietara jotzeko, datu pertsonalak jasotzen dituzten hainbat erregistro formulario betetzeko eskatu ahal izango dizu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, erabiltzaile zaren aldetik. Aipaturiko datu pertsonal horiek pribatutasun politikan xedatutakoaren arabera erabiliko ditu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak. GUNEko formularioak bete eta bidaltzen dizkiguzunean, erabiltzaile zaren aldetik, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioari espresuki ONARPENA ETA BAIMENA ematen dizkiozu aipaturiko Pribatutasun politikan zehaztuta dauden xedeekin eta baldintzapean eskatu dizkizugun datu pertsonalak biltzeko, automatikoki tratatzeko eta lagatzeko, kasuan kasu. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak indarrean dagoen legediaren arabera bete beharrekoak diren segurtasun neurriak hartu ditu eta hartuko ditu teknika eta antolaketari dagokienez. Nolanahi ere, erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak, eta baimenduta ez dauden pertsonek bitarteko honen bidez igorri diguzun edozein komunikazio harrapa edo alda dezaketela. Hori dela-eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ezin dizu GUNEA erabat segurua denik bermatu.
JAKINARAZPENAK
Kontrakoa dioen besterik finkatzen ez den bitartean, Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek xedatutakoaren arabera beharrezkoak diren edo hauekin nolabait lotuta dauden jakinarazpenak idatziz eta postaz bidali beharko dizkiozu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioari, behean adierazitako helbide sozialera.
ZEHAZTASUNA
Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausulek behin betiko eta formalki jasotzen dute alderdien borondate adierazpena. Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean sartu baino lehenagoko edozein agiri edo adierazpen behin betiko derogatuta geldituko da.
UKO EGITEA
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausularen bat ez betetzekotan dauzkan eskubideak egikaritzeari uko egiteak ez du esan nahi beste batean klausula hori bera edo beste xedapen bat ez betetzekotan egikaritzeari uko egiten dionik.
IRAUPENA ETA BUKAERA
Bai GUNEAk, bai bertan eskaintzen diren zerbitzu, eduki eta produktuek iraupen mugagabea dute. Nolanahi ere, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor Berriak argitaratzen dituenean, berehalakoan bukatutzat emango da harreman juridiko oro. GUNEra sartzen zarenean eta berau erabiltzen duzunean, baldintza berriak onartzen dituzula ulertuko dugu, eta harreman juridiko berri bati eman diozula hasiera. Edonola ere, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa baimenduta dago edozein unetan eta unilateralki, eta bere nahia hori izate soilagatik, GUNEAren bidez eskaintzen duen zerbitzua, eta bertako edozein eduki, produktu zein zerbitzu, bukatutzat emateko edo eteteko.
LEGE APLIKAGARRIA, HIZKUNTZA ETA JURISDIKZIOA
Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean dagoen legedi espainiarrari jarraitzen diote (gatazka arauak espresuki at gelditzen dira). Erabiltzaile zaren aldetik, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauen objektu diren GUNEA eta bertako produktu, eduki zein zerbitzuetatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri. Bestetik, gaztelaniazko bertsioa erabiliko da baldintza legal hauetako terminoen inguruko zalantza, ezadostasun eta interpretazio arazoak konpontzeko. Erabiltzaile zaren aldetik, zure helbidea Espainiatik kanpo izango bazenu, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri.
PRIBATUTASUNA
ONGI ETORRI EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOAREN DATU PERTSONALEN POLITIKARA Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak jakinarazten dizu https://sortuetaplay.asmoz.org Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren WEB GUNE (aurrerantzean, GUNE) bat dela. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eskerrak eman nahi dizkizu datu pertsonalak babesteko duen politika irakurtzeagatik. Hori eginez, alderdi hauei buruzko informazioa jasoko duzu: GUNEAk eskatzen dizkizun datu pertsonalak Datu pertsonalen erabilera eta zabalpena EI/SEVek datu ekonomiko-finantzieroei ematen dien trataera Pribatutasunari buruzko beste hainbat ohar garrantzitsu Cookie-ak atzipenak zenbatzeko erabiltzen ditu EIk, ez erabiltzaileak identifikatzeko Nola jarri arduradunarekin harremanetan Politika honek indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoari jarraitzen dio. Edonola ere, GUNEAk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko aukera. Hori dela-eta, aldian behin irakur dezazula gomendatzen dizugu.
GUNEAK ESKATZEN DIZKIZUN DATU PERTSONALAK
Erabiltzaile zaren aldetik, inolako informazio pertsonalik eman beharrik gabe bisita gaitzakezu. Nolanahi ere, zure datuak zuzenean ematen dituzun formularioetan jasotako informaziotik ateratzen ditu GUNEAk zuri buruzko datu pertsonalak: Master eta ikastaroetan izena emateko formularioak Edukiak jaisteko formularioak Posta-zerrenda
DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA ZABALPENA
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak kudeatzen dituen lehen aipaturiko formularioetan erregistratu zaren erabiltzaile bat baldin bazara (pertsona fisikoa), jakin ezazu datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu bat daukagula. Fitxategi hau informazio eta komertzializazio lanak egiteko, eta zurekin (erabiltzailearekin) lotzen gaituen harreman kontraktuala kudeatu eta mantentzeko xedearekin sortu du Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak. Ez baldin baduzu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren produktu, eduki eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarririk jaso nahi, komunika iezaiozu datu pertsonalen arduradunari, dela posta elektronikoz ( asmoz@asmoz.org), dela posta arruntaz (ASMOZ FUNDAZIOA. Asteasuain 14, 20.170 Usurbil – Gipuzkoa), Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundaziora, zera adieraziz: EZ DUT PRODUKTU, ZERBITZU ZEIN EDUKI GEHIGARRIEI BURUZKO KOMUNIKAZIORIK JASO NAHI. Era berean, GUNEA, datuak biltzen hasten den bakoitzean, agiri honekin lotuta egongo da. Oro har ez ditugu zure datu pertsonalak lagatuko, baina bai, ordea, horretarako baimen espresua eman baldin badiguzu.
DATU EKONOMIKO-FINANTZIEROEN TRATAERA
EI/SEVek ez du bere erabiltzaileei buruzko informazio ekonomiko-finantzierorik.
PRIBATUTASUNARI BURUZKO BESTE HAINBAT OHAR GARRANTZITSU
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie-ak (WEB zerbitzariak zure nabigatzaileari bidaltzen dizkion kodeak eta zure ordenagailuaren disko gogorrean identifikatzeko biltegiratzen direnak) nabigazioa errazteko erabiltzen ditu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak: hizkuntza aukeraketa, eredua, ea. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta IP helbideak.- IP helbideak, sarbide hornitzaile bati atxikitzerakoan edota elkarteko LAN edo WAN baten bidez erabiltzailearen ordenagailuari automatikoki esleitzen zaizkion zenbaki batzuk dira. GUNEAk EZ ditu IP helbideak biltzen, modu horretan erabiltzaileen jokabidea ezagutu eta gunera egiten diren bisiten maiztasuna ikuskatu ahal izan dezagun. Anonimatua errespetatzen dugu. GUNEAk ez du erabiltzaileen IP helbideekin edota bestelako informazio identifikagarriekin hiperloturarik sortzen.
NOLA JARRI ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN
GUNEko datuak babesteko politika honi buruzko inolako argibiderik beharko bazenu, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioko datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, dela posta elektronikoz (asmoz@asmoz.org), edo posta arruntaz (ASMOZ FUNDAZIOA. Asteasuain 14, 20.170 Usurbil – Gipuzkoa).
APLIKAZIO MUGIKORRAK ETA GAILU MUGIKORRETATIK HAIETAN SARTZEKO BALDINTZAK ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
1. ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK
Dokumentu honen helburua ASMOZ FUNDAZIOAren (aurrerantzean, ASMOZ) titulartasuneko webgune eta aplikazio mugikorren erabilera‐baldintza orokorrak zehaztea da. ASMOZek Usurbilen (20.170, Gipuzkoa) du egoitza soziala, Asteasuain 14an, eta G20735288 IFK du. ASMOZek beretzat gordetzen du Erabilera Baldintza hauek aldatzeko eskubidea, unean‐unean aplika daitezkeen legeetara egokitzeko. Erabilera Baldintza Orokorrez gain, aplikazioen zenbait zerbitzuk, beren ezaugarri bereziak direla eta, erabilera‐baldintza partikularrak izan ditzakete (aurrerantzean, Baldintza Partikularrak). Edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Enpresak Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika aldatu eta egokitu ahal izango ditu. Aldaketa horiek webgunean eta aplikazioetan argitaratuko dira, eta argitaratzen diren unean sartuko dira indarrean. Edukiak; testu, audio, bideo zein irudiak Creative Commons lizentziapean erabilera askekoak dira. Eduki hauek, indarrean dagoen erabilerraztasun araudia bere osotasunean betetzen dute. Hori dela eta, Erabiltzaileak noizean behin berrikusi beharko du ea Baldintza hauetan aldaketarik dagoen, eta aldaketak berariaz onartzen ez baditu ere, aldaketak argitaratu ostean Zerbitzua erabiltzen jarraitzen badu, horrek esan nahi onartu egiten dituela. Erabilera Baldintzen edo Pribatutasun Politikaren egokitzapenekin ados ez badago, uko egin ahalko die, Zerbitzua erabiltzeari utziz. Aplikazioa deskargatzea eta hartan sartzea doakoa da, konexioaren kostuari dagokionez, erabiltzaileek kontratatutako sarbide‐zerbitzuaren hornitzailearen telekomunikazio‐sarearen bidez. Zerbitzu jakin batzuk gure bezeroentzat soilik izango dira, eta, horregatik, haien erabilera murriztuta egongo da. Aplikazioa deskargatzen eta erabiltzen duena haren erabiltzaile izango da (aurrerantzean, Erabiltzailea), eta dokumentu honetan jasotzen diren baldintza guztiak irakurri, ulertu eta onartutzat hartuko dira.
APLIKAZIO MUGIKORRAREN ETA HAREN ZERBITZUEN ERABILERA
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du bere arriskuaren eta/edo erantzukizunaren pean erabiltzen dituela aplikazio mugikorrean eskainitako eduki edota zerbitzuak. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aplikazio mugikorra eta haren edukia eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza hauen eta, dagokionean, Baldintza Partikularren arabera erabiltzeko. Halaber, aplikazio mugikorraren zerbitzu eta edukiak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, ez ditu legez kontrako edo delituzko jardueretarako erabiliko, ez du hirugarrenen eskubideen aurka jardungo, eta/edo jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudiak edo ordenamendu juridikoa hautsiko. Hain zuzen, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza hauen eta, dagokionean, Baldintza Partikularren kontrakoak diren material eta informazioak (datuak, mezuak, marrazkiak, soinu‐eta irudi‐fitxategiak, argazkiak, softwarea, etab.) ez bidaltzeko, sartzeko, zabaltzeko eta hirugarren esku jartzeko. Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu, beste batzuk mugatu edo alde batera utzi gabe: Eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideen aurka egiten duena ez sartzea edo zabaltzea. Sarean sarbide‐hornitzailearen, haren hornitzaileen edo Interneteko erabiltzaileen sistema informatikoetan kalteak eragin ditzakeen datu programarik (birusak eta software kaltegarria) ez sartzea edo zabaltzea. Konstituzioak eta nazioarteko itunek aitortutako oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei eraso egiten dieten informazio, elementu edo edukiak ez zabaltzea, transmititzea edo hirugarrenen esku jartzea. Legez kontrako publizitatea edo publizitate bidegabea adierazten duen edonolako informazio, elementu edo edukirik ez zabaltzea, transmititzea edo hirugarrenen esku jartzea. Eskatu edo baimendu gabeko publizitatea, publizitate‐materiala, “zabor‐posta”, “kate‐gutunak”, “egitura piramidalak” edo beste eskaera‐mota bat ez transmititzea, horretarako sortutako guneetan –hala nola, merkataritza‐esparruetan– izan ezik. Informazio eta eduki faltsuak, anbiguoak edo zehaztugabeak ez sartzea edo zabaltzea, hartzaileei informazio okerrik ez emateko. Beste erabiltzaile batzuen ordez ez jardutea, Atarietan dauden zerbitzu edota edukietan sartzeko erregistro‐gakoak erabilita. Atarien jabeenak edo hirugarrenenak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, patenteak, markak edo copyrightak urratzen dituen edonolako informazio, elementu edo edukirik ez zabaltzea, transmititzea edo hirugarrenen esku jartzea. Komunikazioen sekretua eta datu pertsonalei buruzko legeak urratzen dituen edonolako informazio, elementu edo edukirik ez zabaltzea, transmititzea edo hirugarrenen esku jartzea.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
ASMOZek beretzat gordetzen ditu aplikazioaren eduki eta diseinuarekin lotutako marken, merkataritza‐izenen eta gainerako zeinu bereizgarrien, eta jabetza intelektualen eskubide guztiak. Aplikazioaren eduki guztiak –besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua eta haiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak–, baita markak, merkataritza‐izenak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere, ASMOZen jabetzakoak dira. Beraz, haiekiko eskubideak erreserbatuta daude. Markak, merkataritza‐izenak eta gainerako zeinu bereizgarriak ASMOZen jabetzakoak dira; beraz, aplikazioa deskargatzeak, hartan sartzeak eta hura erabiltzeak ez du haiekiko inolako eskubiderik ekarriko berekin.
KANPOAN UTZITAKO BERMEAK.ERANTZUKIZUNA
ASMOZek ez ditu aplikazio mugikorraren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen sarbidea eta funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzen. Beraz, ASMOZ, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritako mugen barruan, ez da Erabiltzaileari eragindako kalte‐ galeren erantzule egingo, betiere, honako arrazoiengatik gertatu badira: erabilgarritasun‐eza, sarbide‐hutsegiteak eta aplikazio mugikorraren eta haren zerbitzuen jarraitutasunik eza. ASMOZek honako eduki hauen erantzukizuna baino ez du hartuko bere gain: berak zuzenean eskaintzen dituen zerbitzuak, eta enpresak zuzenean sortutako edukiak eta bere copyrightarekin identifikatutako edukiak. Erantzukizun hori bertan behera geldituko da ezinbesteko kasuetan eta Erabiltzailearen gailuen konfigurazioa ASMOZek eskainitako Internet zerbitzuak zuzen erabiltzeko egokia ez denean. Erabiltzaileek aplikazioa beren gailu mugikorretan edo antzekoetan deskargatu, sartu eta erabiltzeak ez dakar berekin ASMOZek birusik, harrik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ote dagoen kontrolatu behar izatea. Edonola ere, Erabiltzailearen ardura da programa informatiko kaltegarriak hautemateko eta kentzeko tresna egokiak erabiltzea.
ERABILTZAILEEN JOKABIDEA
ASMOZek ez du bermatzen Erabiltzaileek aplikazio mugikorraren eduki edo/eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Baldintza Orokor hauen eta kasuan kasuko Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztenik. Era berean, ez du bermatzen Erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak, zehatzak edo benetakoak direnik. ASMOZek ez du aplikazioaren zerbitzu eta edukien erabileraren ondoriozko kalte‐galeren gaineko erantzukizunik hartuko, ez zeharka, ez subsidiarioki; ezta Erabiltzaileek emandako datu edo informazioen egiazkotasunetik, zehaztasunetik, sakontasunetik edo/eta benetakotasunetik ondorioztatutako kalte‐galeren gaineko erantzukizunik ere. Erabiltzaileak aplikazio mugikorraren bidez hirugarrenen baten nortasuna edozertarako ordezkatuz gero, ASMOZ ez da gertaera horren erantzule izango. Hortaz, Erabiltzaileek aplikazioa erabiltzeagatik, ASMOZek ez du inondik inora egiaztatu behar haiek aplikazioaren bidez ematen duten informazioa egiazkoa, zehatza, aproposa, egokia eta eguneratua denik. ASMOZek ez ditu bere gain hartzen Erabiltzaileak edo hirugarrenek aplikazioaren bidez emandako informazioan oinarrituta hartutako erabakiak, ezta aplikazioan dagoen informazioa soilik aintzat hartuta egiten dituzten jarduerek eragindako kalte‐galerak ere.
2. PRIBATUTASUN POLITIKA
ASMOZek aplikazioaren edo aplikazioen erabiltzaile eta bezeroei jakinarazi nahi die zer politikari jarraituko dion, aplikazioaren edo aplikazioen funtzioak erabili ahal izateko enpresari ematen dizkioten datu pertsonal guztiak tratatzeko.
FITXATEGIAREN ARDURADUNA
ASMOZ FUNDAZIOAk (aurrerantzean, ASMOZ) aplikazioaren erabiltzaile eta bezeroei jakinarazten die datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, eta haren arduraduna ASMOZ dela. Usurbilen (20170, Gipuzkoa) du egoitza soziala ASMOZek, Asteasuain kaleko 14. zenbakian, eta G20735288 IFK du. FITXATEGIAREN HELBURUA Gailu mugikorretarako aplikazioaren bidez erabiltzaile eta bezeroei eskatzen zaizkien datu guztiak beharrezkoak izango dira aplikazioa edo aplikazioak gailu mugikorretan deskargatzeak eta instalatzeak xede duen zerbitzua emateko.
BAIMENA
Aplikazioaren erabilerak datu pertsonalen tratamendua eragingo du, eta horretarako ezarritako arauen eta barne‐prozeduren arabera tratatuko ditu ASMOZek. Erabiltzaileek badakite beren datu pertsonalak tratatuko direla, eta horretarako baimena ematen dute. Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluari jarraituz, ASMOZek beste enpresa edo profesional batzuk azpikontratatu ahal izango ditu, zerbitzu guztiak edo batzuk eman ditzaten. Hala ere, ASMOZek ez dizkie enpresa eta profesional horiei datu pertsonalak emango, eta aplikazioaren bezero eta erabiltzaileei bermatzen die eman dituzten datuak ez direla ezarritakoaz bestelako helbururen baterako erabiliko.
BERMEA ETA DATUEN BABESA
Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, ASMOZek konpromisoa hartzen du fitxategietan dauden pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzeko eta babesteko; bereziki, haien ohorea eta intimitate familiar eta pertsonala bermatu eta babestuko ditu. Horretarako, une oro indarrean dagoen araudiari jarraituz tratatuko ditu datu pertsonalak, eta bezero eta erabiltzaileek emandako informazioa isilpean erabiliko. Tratatzen diren datu pertsonalak ez dira erabiliko dokumentu honetan edo bi aldeak baldintza partikularrekin lotzen dituen beste dokumentu edo kontraturen batean jasota ez dauden helburuetarako. ASMOZek ez du datuen lagapenik edo jakinarazpenik egingo, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren (DBAO) 23. artikuluan aurreikusitako kasuetatik kanpo, erabiltzaile eta bezeroek berariazko baimena ematen ez badute.
DATUEN KALITATEA
Erabiltzaile eta bezeroek zaindu egin beharko dute datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu‐neurri guztiak betetzen direla, datu horiek aldatu edo gal ez daitezen, edo baimenik gabe tratatuak edo erabiliak izan ez daitezen. Aplikazioaren bidez ematen diren datuek zehatzak eta eguneratuak izan behar dute, eta bezero eta erabiltzaileen ardura izango da datu horiek eguneratzea.
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, DEUSEZTATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK
ASMOZek jakinarazten du erabiltzaileek sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzaketela, asmoz@asmoz.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
SEGURTASUN NEURRIAK
ASMOZek erabiltzaile eta bezeroei jakinarazi nahi die, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea eta erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu‐neurriak hartu dituela; betiere, teknologia‐egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda. Orobat, ASMOZek bermatzen du erabiltzaileen datu pertsonalen sekretu profesionala bermatzeko eta datu horiek gordetzeko betebeharrak beteko dituela.
PRIBATUTASUN POLITIKAREN ALDAKETA
ASMOZek beretzat gordetzen du bere Pribatutasun Politika aldatzeko eskubidea. Egoki iruditzen zaiolako aldatuko du, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren araudian, legeetan edo jurisprudentzian aldaketak gertatzen direlako.
3. BESTE BATZUK
ALDAKETAK
ASMOZek egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du. Beraz, eduki edota zerbitzuak aldatu, kendu eta berriak gehitzeko eskubidea du. Eduki edota zerbitzu horiek aurkezteko eta kokatzeko modua aldatzeko eskubidea ere badu.
ADINGABEAK
Oro har, adingabeek gurasoen, tutoreen edo lege‐ordezkarien baimena beharko dute aplikazio mugikorraren zerbitzuak erabiltzeko. Haiek izango dute beren ardurapeko adingabeek aplikazioaren bitartez egiten dituzten jarduera guztien erantzukizuna. Berariaz besterik adierazten ez den zerbitzuetarako, sarbidea 18 urtetik gorakoentzat mugatuta dago.
IRAUPENA ETA AMAIERA
Aplikazio mugikorraren zerbitzu edota edukiek iraupen mugatua dute. Hala ere, ASMOZek edozein unetan, alde bakarretik eta aurrez abisurik eman gabe amaitu edo eten ditzake aplikazioa edota haren bidez eskaintzen diren zerbitzuak; betiere, baldintza partikularretan adierazitakoari kalterik egin gabe.
LEGEA ETA JURISDIZKIOA
Erabilera Baldintzei eta Pribatutasun Politikari buruzko gaiak, eta aplikazioaren bidez ematen diren zerbitzuetan partzialki edo osorik oinarrituta edo haiekin lotuta dauden gainerako gai guztiak, Espainiako legearen arabera ebatziko dira. Hortaz, aldeek dagokien foruari uko egingo diote berariaz, eta men egingo diete Donostiako epaitegi eta auzitegiei.